Gu (emakumeak)

Gu (emakumeak)

Gurea den istori0a idatzi dutenak, isilduak izan direnak, beraien bizitzak eman dituztenak, onaino ekarri gaituztenak.
Orainaren euskarria garenak. Poesian, dantzan, hitzetan, lanean, fabrikan, sukaldean, kalean, eskolan, enpresan, politikan, etxean, tailerrean… gure lanak, gure indarrak, gure gaitasunak, gure bihotzak, gure eskuak, gure oinak, gure ahaleginak jartzen ditugunak.
Etorkizunaren argia direnak. Gazteak, indartsuak, energiaz beteak. Gaureko emakume gazteak, gure umeak, gure nerabeak. Gurekin, gaur, gure ondoan doazenak.
Gu, emakumeak, berdintasunean, elkarrekin, gure alboan, gurekin dauden gizonak besarkatzen ditugunak.
Gu, emakumeak.

Biharkoan ere, eeeeegunon esango bait diogu egunari! Bizitzari! Berdintasunari! EeeegunonMundo!! Eeeegunon ahizpak, lankideak, lagunak!!

#8M
(bihar kaleetan ibiliko garenez, biharko mezumarrazkia gaur jartzen dugu)

 

¡¡¡Compártelo!!!