PRODUKTUEN SALMENTA COBRANDING-N
Muxoteren produktu propio bat izan nahiko zenuke, zure markari lotutako gure maitasun eta ardura guztiarekin sortutakoa?
Argitaletxe bat edo enpresa bat bazara eta zure produktuek gure sinadura izan dezaten nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta kontaiguzu zure ideia, gailenduko zaituen produktu bakar eta esklusibo hori sor dezagun, Muxoteren balioak eta ikusteko eta sortzeko modua batuz.
Marka elkartuak dituzten gure produktuen katalogoa da hau, eta zuretzat edo oparitzeko ditugu salgai.
Titulua: Con (mucho) cuidado.
ISBN: 9788415995746
Egilea: Miryam Artola Dendaluce
Titulua: Eeegunon, Mundo!!! ¡Buenos días, Mundo!
ISBN: 8414643976554
Gure bizitza helburu eta pentsamendu positiboz betetzen eta handiei eta txikiei transmititzen irakasten digun mezua duen liburua.
Bere orrialdeetan denbora zaintzen, bihotzetik konektatzen, arima mugitzen, modu positiboan proposatuz hunkitzen eta argia deskubritzen ikasiko dugu. Baina baita, zergatik ez, tristurarako eta egun grisetarako eskubidea aldarrikatzeko ere (azalpen handiegirik eman behar izan gabe horregatik).
Publiko ororentzat zuzenduriko argitalpena, bizirik zaudela jakiteko; egun bakoitzari bere trazu margotzen eta bere kolorea ematen ikasteko. Eta marrazki mezu indartsu honen bidez, hemengoaz eta orainaz gozatzen ikasteko: Eeeegunon mundo!
Titulua: Para contar(me) lo importante. Bullet Journal
ISBN: 8414643767060
Baliabide baliotsu bat duzu eskuetan... Aprobetxatu!
Bullet Journal hau zuretzat da, eguneroko istorioez bete dezazun, urtebetez behar duzun guztia leku berean izan dezazun.
Data garrantzitsuak, ez ahazteko oroigarriak, zure bilerak apuntatzeko eta zure eguneroko bizitza planifikatzeko.
Hemendik aurrera, irakurri nahi zenuen liburu hori, bilera baten erdian edo eskola bat ematen ari zinela bururatu zitzaizun ideia hori ez duzu ahaztuko…
Tituloa: Mensaje en la Botella
ISBN: 9788414031797
Zaindu zeure burua, egin amets, bidaiatu...
Mezu bat dut zuretzat. Pertsona berezia zarelako. Zaindu nahi zaitudalako eta zure burua zaintzeko gonbitea ere egiteko. Pertsona paregabea zara, errepikaezina., Marrazki mezu hauek bide berriak irekiko dizkizute, zure burua eta bihotzarekin bat egiteko, amets egiteko, bidaiatzeko, inguratzen zaituen gauza on guztietara bihozbetez, zabaltzeko.
Tituloa: Mezutxoa Botilan
ISBN: 9788414035924
Zaindu, amestu, bidaiatu...
Botila hau botatzen dut itsasora.
Zuregana iritsi dadin.
Pertsona berezia zarelako.
Zu bezalakorik ez dagoelako.
IItzela. Errepikaezina.
Ez ahaztu sekula.
Eta guri erakutsi.
Plásticos Pardo Muxote

Karpeblok-ak, karpetak eta xorroak.
Kolorez eta goxotasunez betetako diseinu eta marrazki mezu desberdinen hedapena. Gaztelaniaz eta euskaraz daude eskuragarri.
Salgai zure liburu-denda, paper-denda eta merkataritza-guneetan. Aurkitzen ez baduzu, eskatu zure ohiko liburu-dendan.
Izenburua: Marraztu zure estrategia Ikus-hizkuntza ekipoak mobilizatzeko tresna gisa.
ISBN: 9788412610147.
Idazlea: Miryam Artola Dendaluce.
Sortu zure erakundearen identitate komun eta partekatua Hizkuntza Bisualaren laguntzarekin
Ez galdu Muxoteren marrazki-mezuak eta unibertsoa.



Esaiguzu zer nahi duzun publicaciones@muxotepotolobat.com helbidera idatziz edo
747412061 telefonora deituz edo WhatsApp bat bidaliz!