En días grises… ¡rodéate de soletes! ¡Y a dar  y recibir muuuuuchos muxotes potolotes!

4 comentarios

  1. Kaixo Muxote Potolo bateko kideak,
    Asko gustatzen zaizkit zuen marrazkiak. Eta zuekin akordatu naiz datorren ostiralean gure haurren eskolan, Oihanzabal eskolan (Jauntsaratsen -Basaburua-Nafarroa) egingo dugun ‘amets’ baten harira. Izan ere, egun horretan, goizeko 09.30etan, guraso talde bat eskolako atarira joango gara haurrei, irakasleei, autobuseko gidariei, zaintzaileei muxuak eta basarkadak ematera. Beno, jaso nahi dituenari emango dizkiogu, jakina. Bai, gure eskola txikian (73 haur) amets egitera ausartzen ari gara, eta guztien artean bildutako ametsetako bat horixe izan da: haur eta irakasle guztiek goizean, eskolara sartu baino lehen, besarkada goxo bat jasotzea.
    Beno, hori kontatu nahi nizuen, besterik ez.
    Ahhh… kartel polit batzuk ere egingo ditugu. Agian zuen marrazkiak erabil ditzazkegu.
    Muxuak zuei
    Arantxa, Kattalin, Izai
    (espero dut euskaraz ulertzea, zeren alperkeria ematen dit orain itzultzen hastea)

    1. Ze idea politta!!!! Egun horretan gure marrazkiak erabili nahi izanez gero, aurrera!! Ta argazkiren bat bildatzen badiguzue hainbeste besarkada eta muxote potoloen islada… primeran egongo litzateke!! Ilusioa asko egingo liguke!! Ondo ondo pasa zuen amets eder hori aurrera eramaten… horrelako gestuek, dudarik gabe, beste mundu bat posible dela aldarrikatzen dute!! Eskerrikasko Arantxa, Kattalin eta Izai… eta hemendikan topatuko garelakon, jaso ezazue muxote potolo haundi bana (banan banan) Oihanzabal eskolako haur, guraso eta langile guztiei!!! Smuaaaaaaaaaaaak!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *