Etiketa: muxote
-

maite ditut maite
Maite ditut maite gure bazterrak… hain ederrak. Eeeegunon mundo!! #udazkena #negua -ren atarian #Pagoeta #Gipuzkoa #Laurgain
-

gora bihotzak
Gooooora bihotzak!! Eta besteen bihotzak pizten dituzten energia, indar, irrifar eta taupadak. Eeeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #gorabihotzak #fairsaturday
-

Euskera, nire hizkuntza
Zein ederrak diren gure txioak, gure hitzak. Zenbat gordetzen dute barruan. Zenbat esanahi. Zenbat bizi barruan. Euskera maitea! Euskera ederra! Euskera, gurea! Eeeeeegunon mundo!! #abenduak3 #euskerareneguna #nineunaizenaizanik
-

Aske
Aske. Bildurretatik aske. Biolentzietatik aske. Ikaratik aske. Aske maitatzeko. Aske izateko. Aske egiteko. Aske maitatzeko. Aske bizitzeko. Egunero. Eeegunon mundo!! #Azaroak 25 #GeneroIndarkeriarenKontra #AskeMaiteAskeBizi #nineunaizenaizanik
-

zuretzat
Merezi duzulako. Agian gaurko honetan behar duzulako. Arrazoi asko dituzulako. Edo agian,inolako arrazoirik ez, baina zure bihotzak laztan bat eskatzen duelako. Ez zaudelako bakarrik. Zuretzat, muxote potolo haundi bat. Eeeegunon mundo!! Zaindu maite duzun hori!
-

ahizpak
Bidea elkarrekin egiten dugulako. Eskutik. Hain ezberdinak izanik, hain gertu bihotzean. Ahizpak. Maite zaitut! Eeeegunon mundo!! #ahizpak #ekainak6 #ahizpennazioartekoeguna
-

Zaindu
Bakoitzaren erabakiek eta ekintzek, gizartea indartzen eta babesten dutelako. Bihotzak konektatzen gaituelako bata bestearekin. Hor jaiotzen da gaur eman ezin ditugun besarkadarik ederrenak (datozenak estuagoak eta potologoak izango direnaren konbikzioan). Zaindu dezagun gure burua,ondokoa babesteko, gizartea babesteko. Eeeegunon Mundo!! #NiEtxeanGelditzenNaiz
-

Gu (emakumeak)
Gurea den istori0a idatzi dutenak, isilduak izan direnak, beraien bizitzak eman dituztenak, onaino ekarri gaituztenak. Orainaren euskarria garenak. Poesian, dantzan, hitzetan, lanean, fabrikan, sukaldean, kalean, eskolan, enpresan, politikan, etxean, tailerrean… gure lanak, gure indarrak, gure gaitasunak, gure bihotzak, gure eskuak, gure oinak, gure ahaleginak jartzen ditugunak. Etorkizunaren argia direnak. Gazteak, indartsuak, energiaz beteak. Gaureko emakume…
-
