ni neu
Ni neu. Ni neu naizena izanik. Argiak eta ilunak. Eeeegunon mundo!! “Zenbat eta biziago sentitu bizitzaren poza, orduan eta biziago sentituko duzu haren tristura. Hori da tratua. Bizitzaren erdia besterik ez baduzu nahi, iluntasunik gabeko argia, minik gabeko plazerra, dualtasunik ez dualtasunaren jokurik gabe, agian nahiago duzu oraintxe bertan buelta eman (atea beti zabalik dago, adiskide maitea). Itzuli itxaroteaz nekatu zarenean. Baina erreferentzia punturik gabe bizitzeko prest bazaude, uste eta jakin zenuen guztia hiltzeko prest bazaude , beti kontatu zizutena baino handiagoa zarela susmatzen baduzu, zeure burua osorik dastatu nahi baduzu, bai atsekabeak, bai pozak, bai mina, bai plazera, orduan leku egokira etorri zara. Eta zure bizitza, bere osotasunean, bere gorabehera guztiekin, onarekin eta txarrarekin, prestakuntza perfektua izan da ” (Jeff Foster, La senda del reposo, Ed Sirio, 2017) #nineunaizenaizanik #Bizitza #zaurgarritasuna #bulnerabilitatea #indarra #Ni #inperfektua #bizia #posiblea #irekia #korazonirekia #argia #itzala #eginazegina#dualtasuneza #jefffoster
Nire barne gatazkak
Aiii ene, hemen nabil, nire barne gatazkekin!!! Burutik edo bihotzetik. Edo bihotza buruzbehera. Edo burua bihozbehera. Eeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #burua #bihotza #barnegatazkak #egunerohastendelako #bizitza #bulnerabilitatea #terapiaonada
Bizitzak
Bizitzak badu zer eta nola esan. Bizitzak badaki zer eta nola esan. Entzuteko prest! Jasotzeko prest! Aldatzeko eta egiteko prest! Eskubetez, bihotzbiziz! Eeeegunon mundo!! #urdaibai #maiteditutmaitegurebazterrak #bizitza #bulnerabilitatea #Bizkaia #kanala #inspirazioa #bizitzakezduamoreematen #proiektuberriak #liburua #idatzi #esan #marraztu #visualthinking
Bizitza ospatu
Bizitza… egunero delako. Eeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #balea #Bizitza #ospatu #olatuak #itsasoa
Gu beti alai
Bagera! Gu ere bai. Gu beti pozez, beti alai!! Eeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #Donostia #danborrada #SanSebastianeguna #Bizitza #ospatu #BetiAlai #elkarrekin #maiteditutmaitegurebazterrak #Euskadi #jarrera #aurrera
kaixo
Gaur heleraziko dugun agur bakoitzean, jar diezaiogula irrifar bat. Gure bihotzaren printza bat. Gure alderik egitazkoena. Bizitza hemen eta orain delako. Dugulako, Egiten dugulako. Eeeegunon mundo!! #nineunaizenaiznaik #agurra #Bizitza #jarrera #elkarrekin #hemenetaorain
ausartu maitatzera
Ausardiarekin. Bermerik gabe. Nondik norakoen kalkulorik egin barik. Kontserbagarririk ta koloratzaile artifizialik gabe. Maitatu beldurrik gabe, lotsarik gabe. Tartebiderik gabe. Ausartu maitazera… hemen eta orain! Bihozbetez!!! Eeeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #muxoterevisited #mezutxoabotilan #bizitza #ausartu #maitasuna #gorabihotzak #jarrera #bihozbetezbizi
bizitzari deia
Gaur dei bat zabaltzen diot bizitzari. Bihozbetez etorri dadila. Esperantzaren hegaletan. Eeeeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #txalaparta #deia #SHAKEittoSHAPEit #Bizitza #Euskadi
a ze pozik
A ze pozik, elkarrekin. Bidea egiten. Bizitza ospatzen. Bihotzetik bihotzera besarkatzen. Eeeegunon mundo!! #nineunaizenaizanik #laguntasuna #maitasuna #elkarrekin #Bizitza #bulnerabilitatea